EMAKUMEA

Martxoaren 8rako jarduera, “Emakumeok bidean” sarearen bultzadaz

Emakumeok Bidean sarea osatzen dutenek egun seinalatua berriro ospatu dute, iaz, oraindik inork imajinatzen ez zuen arren, gaur egun bizi dugun pandemia-egoera azaleratzen ari zen eta.

“Emakumeen zaurgarritasun bereziko egoerak salatzea helburu duen sare hori osatzen dugun erakunde guztiok nahi dugu arretaren gunea emakumeen eskubideen defentsaren jarraipena egiten jarri, betiere, ilusioari, itxaropenari eta energiari eutsita. Indarkeria matxistaren aurrean bizi duten babesgabetasun-egoera agerian uzteko borroka egiten dugu kaletik eta sare sozialetatik”.
2021eko martxoaren 8an egin den aldarrikapen-ekitaldia honakoa izango da: 12:30ean kontzentrazioa Deustuko San Felicisimo errotondan. Ekitaldiak 15 minutuko iraupena izango du segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko. Pankarta zabaldu eta ahal bezainbeste jende bilduko da. Gero Sarearen komunikatua irakurriko dute euskaraz eta gaztelaniaz. Horretarako, erakundeetako kide den emakumearen bat proposatuko dute. Boluntarioren bat balego, prestatu ahal izateko aurrez jakinaraztea komeniko litzateke. Puxika moreak jarriko dira zuhaitzetan, faroletan eta enbarazu egiten ez duten hiriko altzarietako eremuetan (hesiak, bankuak eta abar). Puxiketan eranskailuak jarriko dituzte eta horiek kontzentrazioaren tokian banatuko dituzte. Txapa-banaketa ere egino da, beti bezala, eta sarearen logotipoarekin txapak prestatzen lagundu nahi duten erakunde edo zerbitzuek hori egiteko aukera izango dute.

Bertaratuko diren pertsonak identifikatzeko zerbait morea eramatea proposatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.