MUSIKA

Aluk Todolo eta Eten taldeek joko dute larunbatean Palma Beach aretoan

Aluk Todolo background black metal doinuak jotzen dituen talde frantsesa da. Lau disko atera dituzte jadanik eta azkenengoa, On the powers of the sphinx, aurkeztuko dute Bilbon.

Aurretik, Europako hainbat herrialdetan egon dira azken diskoa aurkezteko egin duten biraren baitan. Nahiz eta talde ezezaguna izan, AEBetatik bira egin dute eta FAUST talde ospetsuaren teloneroak izan dira.

 

 

Eten, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean 1998. urtean sortutako rock esperimentala jorratzen duen taldea da. Bere azken diskoa, Labeatzomorroen bibisekzioa, bertsioz osatua dago eta jatorrizko hizkuntzaren eta euskararen arteko nahasketa dira abestien letrak.

Bi taldeek Bilboko Palma Beach aretoan joko dute maiatzaren 22an 21:00etan. Gure Hitzak kolektiboak antolatutako kontzertuak dira.

Gure Hitzak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button