MUSIKA

Donostia Kulturak musikaz beteko du hiria udaberrian

Donostia Kulturak udaberriko musika egitaraua iragarri du. Hala, hamar kontzerturen berri eman du, zeinak antzoki Zaharrean, Victoria Eugenian eta Intxaurrondo eta Larratxo Kultur Etxeetan egingo diren.

Emanaldiok askotarikoak izango dira: Xoel López (Antzoki Zaharra, apirilak 3), The BellRays eta Luma (Intxaurrondo., apirilak 7), Izar & Star-Man. Bowie Gaua (Intxaurrondo, apirilak 15), Flamin’Groovies & Roy Loney eta  Bullet Proof Lovers eta The Lookers (Intxaurrondo, apirilak 16), Doctor Deseo (Intxaurrondo, apirilak 22), Euskal Metal Fest (Larratxo Kultur Etxea, apirilak 22-23) eta Wilko Johnson Band featuring Norman War Roy & Dylan Howe (Victoria Eugenia, apirilak 28).

Ekainean, beste hiru kontzertu izango dia: An Evening With Graham Nash (Victoria Eugenia Antzokia, ekainak 12), John Berkhout (Victoria Eugenia, ekainak 17) eta Pink Tones (Victoria Eugenia, ekainak 24).

Kontzertuon sarrerak jada, eskuragarri daude.

Informazio gehiago: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button