EMAKUMEA

Emakumeen Lege Iraultzailea

Martxoaren 8ra arte, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan, Donostiako  Loiola Kultur Etxean, Emakumeen Lege Iraultzailea argazki erakusketa paratu dute.

Irudietan jasotzen da Chiapasko emakume indigena zapatistek egiten dute borroka, 1983an EZLN sortu zutenetik. Borroka horren emaitza gailenetakoa da EZLNek 1993an bere egin izana Emakumeen Lege Iraultzailea, erakundearen jarrera adierazten baitu emakumeen askatasunaren alde. Erakundeak lege horiek onartu dituen heinean, mexikar gizartean planteatu ahal izan dira eta borroka indigena zapatista aberastu dute.

Komunitate zapatistek, matxinatu zirenetik (1994-01-01) 25 urteren ondoren, gobernu sistema politiko autonomoa eraiki dute; gizarte indigenak berak kudeatzen du autogobernua, osasuna, hezkuntza, nekazaritza ekoizpena eta merkaturatzea, komunikazioa, justizia auziak… Hori da autonomia indigena, bizitzeko modu bat geroz eta gehiago barne hartzen dituena emakumeen eskakizunak.

Lumaltik elkartea ditu xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button