ESZENA

Emakumeen botoari buruzko eztabaida

Bilboko Pabellon 6eko Antzerki Laborategia Las raíces cortadas. Victoria Kent y Clara Campoamor: cinco encuentros apócrifos obra ari da oholtzaratzen. Antzezlana azaroaren 15era arte egongo da ikusgai, ostegunetik igandera.

Ramon Bareak zuzendu du obra, non behinola emakumeen botoa onartzeko aukera zalantzan jarri zuten bi emakume politiko, aurrerakoi eta errepublikar hauen memoria historikoa berreskuratu nahi den.

“Victoria Kentek eta Clara Campoamorrek 1931an Bigarren Errepublika garaian, Gorte Konstituziogileetan emakumeen botoari buruzko eztabaida garratza izan zuten Espainiako Parlamentuan. Bi diputatuek kontrako jarrerak hartu eta defendatu zituzten emakumeari boto-eskubidea emango zion lege-proiektuaren aurrean. Clara Campoamorrentzat, ezinbestekoa eta berehalako baldintza zen bi sexuen arteko berdintasuna lortzea. Victoria Kententzat, bere kideak diskriminazio-gaitasunik gabeko eta interes kontserbadoreen zerbitzura zeuden hezkuntzarik gabeko panpinak ziren.”

Lanaren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu