MUSIKA

Donostiako “Ayo Silver!” promotoreak hirugarren urteurrena ospatuko du

Ayo Silver! promotoreak duela hiru urte hasi zuen bere jarduna. Tarte horretan, mundu osoko underground-eko taldeak ekarri ditu Donostiara, batez ere AEB eta Europakoak. Bada, urriaren 10ean, hiru urteko ibilbidea ospatuko dute, data horretan ondu baitzuten estreinako kontzertua: Subsonics estatubatuarrak, Bukowski tabernan.

Urteurrenaren harira, hiru talde bilduko dira larunbatean, urriak 10, Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etatik aurrera: lagun duten Burger diskoetxe estatubatuarrarekin grabatzen duten Peach Kelli Pop (naif-punk-pop); Pablo Und Destruktion crooner asturiarra, hirukote formatuan, lan berria aurkeztuko du, Vigorexia Emocional (gaur, Bilboko Ribera aretoan ere joko du, 20:00etan); eta, azkenik, Kepa! Iparraldetik datorren gizon-orkestra skate eta blueszalea.

Ayo Silver! promotoreak 300 talde ingururen kontzertuak antolatu ditu. “200, 300 talde? Ideiarik ere ez, hau etengabeko mendi errusiar bat da, bizitza liluratzen eta aldatzen duten taldeak kateatzen dituena, astean birritan; ez da proseletismoa, ezta gehiegikeria ere, egia biribila da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button