ARTEA

Emakumeen arte begiradak, Zarautzen

Emakume Begiradak 2013 jaialdia egingo da estatuko 190 egoitzetan. Horietan guztietan, emakumezko artistek eginiko makina bat adierazpen bilduko dira, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, performanceak eta ziklo artistikoak, beti ere, arte bisualetan emakumeek eginiko lana ikusarazteko asmoz. 

Zarauzko  Ispilu Arte galeria izango da aipaturiko 190 egoitzetako bat. Bertan, martxoaren 1etik 30era bitarte, bederatzi emakumeren begiradak artistikoak ikusi ahalko dira: Barbara Stammel, Dora Salazar, Zuhar Iruretagoiena, Lola Sarratea, Vicky Claramunt, Martxe Arana, Marian Aranburu, Eva Azkue, eta Mariana Aguirrezabalaga. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button