
Aukera 2023 izenburupean, emakumeek film labur bat egiteko mentoretza programa bat atondu da. Ekimena (H)emen elkarteak bultzatu du, eta Zineuskadiren, Kutxa Kultur-ren, Zinebiren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntza izan du.
Programak ikus-entzunezkoetan lan egin nahi duten emakumeak babestuko eta ahaldunduko ditu, eta sektorean lan egin nahi duten emakumeei haien ibilbide profesionala Euskal Herrian hasi eta garatzeko lan aukera emango die. Horrela, euskal ikus-entzunezkoen sektorean emakume profesionalen kopurua handituko da.
Gutxienez bi eta gehienez hiru emakumez osatutako taldeetan aukeztuko dira, gidoigile, zuzendari eta ekoizle rolak ordezkatuak izan behar direlarik. Euskal herriko emakumeak aurkeztu daitezke, beti ere euskarazko proiektuekin. Eta taldeko kide bakoitzak gehienez 2 film labur estreinatuak izan ditzake, zirkuitu komertzialean zein jaialdi zirkuituan.
Deialdiaren bidez bost proiektu aukeratuko dira, gutxienez bi euskaraz, eta horiek izango dira gidoigintza, zuzendaritza eta ekoizpen mentoretzen xedea. Mentoretzak maiatzak 26, 27 eta 28 (gidoi-mentoretza), uztailak 21, 22 eta 23 (zuzendaritza- mentoretza) eta irailak 8, 9 eta 10 (ekoizpen-mentoretza) burutuko dira.
Deialdia apirilaren 1era arte egongo da zabalik, eta apirilaren 17an jakinaraziko dira programan hautatuak izan diren proiektuak.
Jakingarri guztiak: Aukera