IKUS-ENTZUN

“Emakumeek egindako zinemaz” jardunaldiak, Donostian

Azken urteotan, Emakumeek egindako zinemaz saioek hainbat emakume zinemagileren lanak (Delphine Seyrig, Margarethe Von Trotta, Ida Lupino, Jane Campion eta Kinuyo Tanaka) ikusgarriago bilakatu dituzte publiko donostiarraren aurrean.

Aurtengo ekimenean, Antzoki Zaharrean eta Tabakaleran, Mai Zetterling zinemagile eta aktore suediarrak zuzendutako hiru pelikula ikusi ahal izango dira.
Zuzendari, gidoiegile, ekoizle, dokumentalista, antzezle eta idazle suediarra, europar zine zuzendarien aitzindaria da: “…idaztea edo filmatzea lan izugarria da, zeina burutzeko prestaketa handia behar den, beraz bietariko ekintzaren bat amaitu eta urte batera, gogoeta egitearren bakardadearen beharra sentitzen dut, denok funtsean bakarrik baikaude, eta egoera hau onartzeak indarra ematen dizu eta gogorarazten zein zaren benetan…”

Lehen emanaldia gaur berton, urriak 18, izango da Maiteminduak (1964) filmarekin. Lanaren korapiloa honakoa da: “Stockholm, 1915, ama izateko bidean diren hiru andrek euren bizitzak eta ospitale batera erditzera eraman dizkieten nondik norakoak gogoratzen dituzte: Emakumeak gizartean daukan kokagunea, bere sexualitatea, sexu bortizkeria, amatasuna, askatasuna… seme alabek itxaron ditzaketen bizi baldintzak”.

Hurrengo saioak bihar eta etzi izango dira Antzoki Zaharran eta Tabakaleran. Hala, urriaren 19an Maitebideak (1986) filma, eta urriaren 20an, Gau jokoak (1966) filma pantailaratuko dira.

Informazio guztia Donostiako Emakumeen Etxea Elkarteak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button