LITERATURA

“Biribilgune” eta Katixa Dolhare-Çaldumbide

Katixa Dolhare-Çaldumbidek idatzitako Biribilgune lana izango da ardatz gaur, Donostiako Liburutegi Nagusian antolatu den literatur solasaldian. Iñigo Aranbarrik gidatuko du ekimena, 19:30ean.

Katixa Dolhare-Çaldumbide lapurtarra da. Literaturan agregatua, doktore eta konferentzialaria da. Literatura garaikidea ikertzen du Bordeleko unibertsitatean, ondoko ildo hauek jorratuz, besteak beste: literatura eta teoriaren arteko harremanak; filosofia eta literaturaren arteko harremanak; kultura- eta hizkuntza-anitza.

Berak idatzi du Biribilgune izeneko lana. Elkar argitaletxean irakurri ahal izan dugunez, “Dozena bat urtez Euskal Herritik kanpo ibili ondoren, izenik gabeko protagonistak erabaki du berriz itzultzea Harriaga bere sorterrira. Bake garaia hasia denez Euskal Herrian, espero du ahal bezain ongi berriz integratzen ahalko dela, ofizio aitorgaitza duen arren: Polizia Nazionaleko agentea da, eta lan egiten du Legez Kanpoko Immigrazio Errepresioaren zerbitzu batean. Burutzekoak dituen bi inkesten beharrendako, Senegalera eta ondotik Meaux hirira joanen da: hango herritarren bizitza partekatuko du, eta bidenabar hausnartuko nortasunaz eta elkar-bizitzaz”.

Liburuaz esan denaz, hemen irakurri ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button