IKUS-ENTZUN

Emakumeei buruzko film laburren lehiaketa express, Bilbon

Simone de Beauvoir Talde Feministak eta AUX Magazine argitalpenak Emakumeek Zuzendutako Zinema Express Lehiaketaren IV. edizioa antolatu dute, Bilborock aretoan (aurrerantzean, XPrest! AUX. izena hartuko du ekimenak), Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XX. Erakustaldiaren barruan.

Film laburren lehiaketa urriaren 9tik 11ra bitarte egingo da. Aurretik, izena eman beharko da, bestela urriaren 9an lehiaketan bertan. Lanak banaka edo taldeka aurkez daitezke, “emakume batek edo emakume talde batek zuzendutako lanak direla ziurtatu ondoren”.

Lanak urriaren 11an aurkeztuko dira, Bilborock aretoan, 17:00tatik 17:30etara.

Antolatzaileen arabera, “film laburrak euskaraz, gaztelaniaz edo audiorik gabe aurkeztu ahal izango dira. Gehienez ere, 5 minutuko iraupena izango dute, kreditu-tituluak barne, eta DV PAL (720×576) edo codec H.264 formatuan emango dira, ahal dela USB memorian. Antolakuntza ez da lehiaketaren formatu estandarretik kanpo aurkezten diren lanen erantzule egiten”. Horretaz gainera, lanetan AUX aldizkariaren ale bat ikusi beharko da.

Sarien harira, hauek banatuko dira: 500 euro, Emakunderen saria; 300 euro, Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroaren saria, eta, azkenik, AUX Magazine saria; talde batentzako esperientzia gastronomikoa Leioako Mendibile Jauregian.

Lehiaketari buruzko zehaztasun guztiak: zinemakumeak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button