MUSIKA

Petti eta Joseba Irazoki musikari beratarrak Orion joko dute etzi

Bere existentzialismotik zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea da Petti. Eraginetan Billy Bragg, Tim Buckley edo Nick Drake aipatu daitezke, Nick Cave edo Tom Waits ahaztu gabe. Ezin aurkitu Euskal Herriko kantautoreekiko antzekotasunik, eszenan bakarra baita bai kantatzeko modu ilun eta trinkoan zein gitarra zarrastatzeko moduan.

Joseba Irazoki berriz, Athom Rumba, Rafa Rueda, On Benito, Mikel Erentxun eta beste zerrenda luze batean kolaborazioak eginda ere, bere musika propioa egiteko astia eta gogoa geratzen zaion sortzaile bikaina. Felix Buff (Willis Drummond) bateria-jole trebearekin izango dugu, lan berria aurkezten, Euria ari du.

Txalupa Musika Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button