LITERATURA

Emakumeak eta baserri giroa euskal literaturan

Basa Emakumeak. Emakumeak eta baserri giroa euskal literaturan izeneko jarduera egingo da Bizkaiko Foru Liburutegian, otsailaren 8tik martxoaren 29ra arte, Josune Muñoz adituaren ardurapean. Interesa izanez gero, izena emateko epea, urtarrilaren 24tik otsailaren 7ra arte izango da zabalik. Tailerraren helburuak nekazal eskualdetako emakumezkoen euskal literatura adierazpiderik esanguratsuak ezagutzea da.

Nahiz eta euskal emakumeen literatura gehienak hirietako lotunea duen, nekazal inguruetan ere bada. Ahozko literaturatik abiatuta eta egungo idazleengana iritsita (Itxaro Borda edo Miren Amuriza, besteak beste) ibilbide oparoa dago, tailer horretan jorratuko dena.
Aurrekoez gain, Bizenta Mogel, Errose Buztintza edota Eulalia Abaitua ere aztertuko dira. Gainera, Baserri giroa euskal emakumeen autobiografietan edo Baserri giroa gaur egungo literaturan gaietan ere sakonduko da.

Josune Muñoz (Bilbo, 1967) euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu. 2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du. Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartuz. 2014. urtean Café para madres izenburuko ekimena martxan jarri zuen; amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button