ESZENA

‘Emakumeak eszenan’ emakumeen antzerki zikloa Getxora itzuliko da azaroan

‘Emakumeak eszenan’ emakumeen antzerki-zirkuitua hartuko du aurten ere Getxok. Ekimenak 20 urte beteko ditu oraingoan, Besarkada Antzerki Federazioak bultzatuta, emakumeek osatutako konpainien antzerki-ekoizpen amateurra ikusarazteko asmoz.

Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, Romoko Kultur Etxeak sei antzerki talderen muntaiak hartuko ditu. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak Romoko Kultur Etxean zein Muxikebarrin jaso ahal izango dira gonbidapen bidez. Azaroko eta abenduko ikuskizunetakoak dagoeneko eskura daude.

Hain zuzen ere, azaroaren 23an emango dio hasiera zikloari sopelako Kalamua Antzerkia konpainiak, “Alas de Hierro” lanarekin. Lan honen bidez, emakumeek euskal meatzaritzan egiten duten lana gogora ekarri nahi da eta ahaztuak izan diren horien memoria berreskuratu. Antzezlanak emakume hauen eguneroko bizitza kontatzen du, beraien pozak eta tristurak, eta garaiko esparru nahasiaren barruko borroka.

Hurrengo antzezlana abenduaren 14an izango da eta zikloak 2026ko apirilera arte jarraituko du. Informazio gehigarria hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button