LITERATURA

Jon Gerediagak “Zentauro-hankak” poema liburua argitaratu du

Modu grinatsuan idatzi ditu Gerediagak Zentauro-hankak liburuko poemak, aldarria eginez, maitasuna mitifikatuz. “Gauza asko gertatu dira nire bizitzan, bikotekidea ezagutu, ezkondu eta haragizko maitasun horri egin diot kantu poema hauekin”, esan du. “Orain arte ez nuen nire hilkortasuna onartzen, baina orain bai, horrexegatik gure arteko maitasuna mitifikatu nahi dut”, gaineratu du. Izan ere, liburua bere emazteari, Idoiari ere dedikaturik dago.

Liburuaren pizgarria, motorra, auren arteko maitasuna izan zela esan zuen poetak. Jorge Oteizak idatzitako Itziar. Elegía y otros poemas (Pamiela, 1991) lanean “inoiz idatzi den maitasun poemarik potenteena dago, nik antzeko zerbait egin nahi nuen, hau da, poema bat idatzi eta Idoiak irakurtzeko, honek guztiak nire bizitzan eragina izateko eta dena mito bihurtzeko, nik mitoak behar baitut bizi ahal izateko”.


Atzo aurkeztutakoaren aurretik Fitola Balba, Karpuki Tui (2004) eta Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007) lanak publikatu ditu egile bilbotarrak biak Pamielak argitaratuak. Ander Lipus ere prentsaurrekoan izan zen, Jon Gerediagak Antzerkiola Imaginarioan ere aritu baita hainbat urtez.

Gerediaga idazlea izateaz gain, antropologian doktorea da eta filosofiako irakaslea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button