EMAKUMEA

Emakumeak boteretzerako ikastaroak, Elorrion

Elorrioko Udaleko Berdintasun Sailak emakumeak boteretzerako ikastaroak eta berdintasunerako ekimenak jarriko ditu martxan udaberrian, maiatzean eta ekainean.

Berdintasun erreal eta eraginkorrerantz aurrera egiten jarraitzeko eta emakumeen boteretzeari balioa emateko, Berdintasun Sailak zazpi tailer eskainiko ditu guztira, sei emakumeentzat eta bat gizonentzat. Horrela, programa honetan parte hartu gura duten emakumeek hainbat ikastaro egin ahal izango dituzte, mendi-orientazioa, ibilaldi osasuntsuak, solasaldi feministak, kultura erotiko berria, emakumeak eta umorea, eta etxeko eta zaintzako lanen arrisku prebentzioari buruzko ikastaroa. Bestalde, gizonek Izan GizON tailerrean parte hartu ahal izango dute.

Jarduera guztiak maiatzaren 5etik ekainaren 17ra egingo dira, eta izena emateko orria bete eta berdintasuna@elorrio.eus helbide elektronikora bidali beharko da.

Egitarau osoa eta jardueren egutegia ezagutzeko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button