BESTELAKOAK

Zizurkilen blues doinuak entzungo dira larunbatean

Bihar, otsailak 23, Zizurkil Blues Jaialdiaren bederatzigarren egingo udalerri horretako hiru tabernatan, Atxulondo, Pasus eta Egarri ostatuetan, hain zuzen ere; aretootan hiru blues ikuskizun izango dira: Joan Pau Cumellas & Miguel Talavera (Katalunia); The Romanticos (Euskal Herria), eta Gaby Jogeix Blues Band (Madril), hurrenez hurren.

Lehenengo emanaldia 23:00etan hasiko da Atxulondo tabernan. Bertan, Kataluniako Joan Pau Cumellas & Miguel Talavera musikariek joko dute. Bikoteak Rollin´and Tumblin diskoa aurkeztuko du. Cumellasek aho-soinuaz eta ahotsaz arduratzen da; Talavera, berriz,  gitarraz eta ahotsaz. Diskoan Louisianako bluesa, shuffle erritmoak eta boogie bizia uztartu dituzte.

Gaueko bigarren zita 00:15ean izango da Pasus tabernan. Areto horretan The Romanticos arituko dira: 60ko eta 70eko hamarkadetako funka eta egun Chicagon egiten den blues modernoa uztartzen dituzte. My Time izenburuko diskoan jasotako doinuak aurkeztuko dituzte. Iker Piris (abeslari, gitarrista eta konpositorea nagusia), Xabier Barrenetxea (baxu jotzailea) eta Hilario Rodeiro (bateria jotzailea) dira hirukotearen partaideak.

Azkenik, 1:30ean, Gaby Jogeix Blues Band taldearen txanda izango da. Euskal eta frantziar jatorriko gitarrista musika estilo beltz guztien zale sutsua da, eta bere emanaldiak aniztasun horren erakusle dira: funka, boogie, slide gitarra, haize atal indartsua, eta soula. Hermosa Beach bere hirugarren lana, AEBetako Los Angeles hirian grabatu du, eta Kirk Fletcher (The Fabulous Thunderbirds) gitarra jotzaileak ekoitzi. Sormen handiko musikari honek tradizioa eta modernitatea dotoreziaz uztartzen ditu bere jarioan: “Jogeixek musika beltz amerikarraren kode genetikoa du eta hori erakusten du emanaldi bakoitzean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button