Nontzeberri

Zineforuma, Montehermoson eta Zinebiklub, Bilbon

Gaur, maiatzak 15, Gasteizko Monterhermoso zentroko Ortuño Aretoan Funcion de Noche (Josefina Molina, 1981) filma proiektatuko da 19:00etan. Emanaldia 1930-1980 garaiko emakumeen sexualitatea ardatz duen Emakumeak Susmopean erakusketaren barruan dago, eta Aintzane Rincon UPV/EHUko irakasleak aurkeztuko du.

“Kontakizun honen muina da Lola Herrera eta bere senar ohi Daniel Dicentaren arteko bat-bateko elkarrizketa. Solasaldi horretan, emakumezko protagonistak atsekabez begiratzen du atzera, bere bizitza aztertuz. Frankismoaren atzera begirako bat da, generoaren ikuspegitik. Lola Herreraren testigantza subjektiboa baliagarria da frankismoak arautzen zuen feminitateari, edo feminitate bati buruz hausnartzeko, trantsizio politikoaren testuinguruan”.

Bestalde, maiatzaren 16an Bilboko Zorroza auzoko udaltegian Zinebiklub-en emanaldia bat egingo da, 19:30ean. Bertan, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren (ZINEBI 54) azken edizioan proiektatutako Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko lan onenen erakusketa egingo da

Ondoko filmak ikusi ahalko dira: Berriro igo nauzu (Carlos Rodríguez); Bajo la almohada (Isabel Reguera); Aner (Unai Garate); Beerburg (Ander Mendia); Je me souviens (Gentzane M. De Osaba); eta, azkenik, Gernika (Angel Sandimas).

Exit mobile version