LITERATURA

Gazteei eta helduei zuzendutako literaturaren arteko mugaz

Gazteei eta helduei zuzendutako literaturaren arteko muga aztertuko duen ekitaldia jasoko du bihar Eztabaidak literaturarekin ekimenak. Seve Calleja idazle eta Inazio Mujika idazle eta editorea bilduko dira horretarako. Aldaketaren adina zein den definitzea zaila den arren, ohikoa da helduek ere kontsumitzea gazteei zuzendutako literatura.
Hitzorduan zenbait testu irakurriko dira, euskaraz eta gaztelaniaz egingo den elkarrizketarekin tartekatuta.

Elkarrizketak hilero burutzen dira, asteartez, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan, topaketaren moderatzailea, Maria Eugenia Salaverri kazetaria, idazlea, gidoilaria eta abesti egilea izango da.

Seve Calleja (Zamora, 1953) Euskal Herrian bizi da umetatik, eta Hizkuntza eta Literatura irakasle da Bilboko Miguel de Unamuno institutuan. Gazteei zuzendutako literaturari buruzko azterlanak eta artikuluak egin eta ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu.

Inazio Mujika (Donostia, 1963) Alberdania argitaletxeko editore da. Bere haurtzaroan Tolosako Urkizu auzoan ezagutu zuen nekazaritza giroak sortu zion literaturaren unibertsoa, eta giro hori Azukrea belazeetan ipuin liburuan islatzen ahalegindu zen. Hori da, inolako zalantzarik gabe, idazle honen libururik ezagunena eta txalotuena.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button