
1898ko ekainaren 5ean, Federico García Lorca poeta jaio zen, eta bere omenez, Arriaga Antzokiak poeta horren figura ardatz duten bi ikuskizun programatu ditu aste honetan.
Bihar, ekainaren 4an, asteartean, kontzertu berezi bat ondu da, izan ere, ikusle talde txiki baten aurrean egingo da, entzuleak ere agertokian integratuta daudela. Espacios liminales du izenburu eta protagonistek honela definitzen dute: “Poeta en Nueva York poema-liburuari buruzko antzerki musikal esperimentala, 3 koadrotan eta epilogo 1ean garatua”. Iñaki Marcos Bueno klarinetista eta konpositorea da hiru aktore eta off-eko bi narratzaile dituen ikuskizunaren sortzailea, eta bertan, “musika, antzerkia, eszenografia, performancea, literatura, argiztapena eta elektronika uztartzen dira kontraesanez betetako giroa sortzeko. Antzezlanaren atalen bitartez, ikusleek askotariko emozioak esperimentatu ahal izango dituzte: nahasmena, beldurra, mira, euforia… Ibilaldi bat sentipenetan barrena. Azken batean, Granadako poetari eskainitako omenaldi bat da, bide hartuta zentzumenak, pertzepzioaren dilemari buruzko hausnarketa eta subjektibotasunaren gorespena.”
Ostegunean, hilaren 6an, Federico García izewneko pieza ikusteko abagunea izango da. Pep Tosarrek sortu eta zuzendu du, eta, gainera, antzezle protagonista da. Ikuskizun honek poetarengana hurbiltzeko bestelako hurbilketa bat proposatzen du, eta protagonistari buruzko begirada ahalik eta poliedrikoena eskaini nahi du. Hori guztia errezitatuz, bideo dokumentalaren errefortzuarekin eta, jakina, Rycardo Morenok jotako gitarra flamenkoaren ekarpen musikal bikainarekin, Mariola Membrivesen kantuarekin, José Maldonadoren dantzarekin eta David Domínguezen perkusioarekin.