ARTEA

Emakume artistei laguntza eta espazio bat emateko asmoz

Mfest jaialdiaren 6. edizioa egingo da Gasteizen ostiralean eta larunbatean. Emakume artistei laguntza eta espazio bat emateko asmoz antolatutako ekimenenak musika, hitzaldiak, tailerrak eta artisautzaz beteriko bi egun programatu ditu.

Asteburuko egitaraua honelako izango da: maiatzaren 26an, Sandré eta Perlata taldeak kontzertuan arituko dira Jimmy Jazz aretoan.
Larunbatean izango da egunik potoloena eta makina bat kontu antolatu dira egun horretarako. Hala, Artisau azoka zabalduko da Martin Ttipia plazan; Labe Gazte Laborategian, Ania Saenz de Buruaga eta Carolina Martos ilustratzaileekin mural kolaboratzailea egingo da; leku berean, Eider Iturriagaren eskutik, Begiluz argazki erakusketa izango da ikusgai; Afra Torradok eta Rocio Martinezek Infumables fanzineari buruzko hitzaldia egingo dute; eta gauean, Falerina lorategian Ginger eta Heksa taldeek kontzertua eskainiko dute. Lehena Zarautz eta Oriotik datorren taldea da eta punk doinuak lantzen ditu, ahotsetan doinu melodikoak eta oihuak tartekatuz eta 90. hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladekin. Bigarrena punk melodikoa jotzen du eta bere letrek mundua nola bizi duten eta nola aldatuko luketen adierazten dute.

Hemen duzue egitarau osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button