EMAKUMEA

“Emaduman” erakusketa Irunen

Emakumearen Nazioarteko Eguna (Martxoak 8) ospatzeko udalak abian jarri zituen ekintzen artean, Emaduman erakusketa ikusgai izango da Irunen.

Ekimen horren helburua “emakume artisten lana aintzatestea da udalaren arte-bilduman. Nabarmentzekoa da udal-bildumaren ibilbide eta balio zabalaren barruan, XXI. mendean funtsak erabateko aldaketa izan duela emakumeen lanak sartu direnetik. 1987tik hona prozesu bat hasi zen, non bildumak beste profil bat hartu zuen. Emakume hasiberri eta ezagunen lanak berezko eskubidez sartu dira, bere kalitate eta onarpenagatik, dagokion lekua hartzeko amorerik eman gabe”.

Erakusketa horretan, hogeita zortzi artistaren obrak ikusiko ditugu. Udalaren hainbat bulegoetan jarrita zeuden, eta orain CBAn egongo dira ikusgai aste batzuetan. Udalaren bilduman, badira emakumeen koadro gehiago, tartean, Menchu Galen legatua edo Carmen Mauraren edo Ana Izuraren arte-lanak.
Erakusketa honek, adibidez, egile horietako bakoitzaren obra bat hautatu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button