MUSIKA

Vocalia taldeak “Andra” ikuskizuna taularatuko du Bilbon

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Vocalia taldeak Andra ikuskizuna aurkeztuko du gaur, Bilboko Arriaga Antzokiko Gelatxoetan, “emakumeek emakumeentzat idatzitako musika egitarauarekin, hau da, emakume egileek andren ahotsetarako idatzitako errepertorioarekin”. Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Vocalia taldearen zuzendari Basilio Astulezeren esanetan, “emakume sortzaile horien lanak aintzatetsia eta errebindikatua izatea merezi du”.

Hala, errepertorioan emakume hauexen lanak bilduko dituzte, besteak beste: Euskal Herriko Eva Ugalde eta Junkal Guerrero, edo Europako eta Ameriketako Tone Bianca Dahl, Alice Parker, Eleanor Daley eta Beatriz Corona.

Vocalia 2000. urtean eratu zen, eta egun, abesbatzetan eskarmentu handi duten 28 euskal abeslarik osatzen dute. “Taldearen apustua, musika eta ahots exijentziak direla eta ohikoa ez den errepertorioa landuko duen ahots talde egonkorra sortzeko asmo sendoan zentratzen da”.

Inforkazio gehiago: teatroarriaga.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button