IKUS-ENTZUN

Elorrion “Hileko dokumentala” saioa gaur

Angry Inuk (Inuita Haserre) izeneko filma pantailaratuko dute gaur berton, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30ean.

Fokak animalien eskubideen aldeko borrokako ikono izan dira beti. Alaskan eta Groenlandian bizi diren inuiten elikagaia ere bada foka animalia. Foka ehizatzeko ohitura oso errotuta dago komunitate hartan, eta oinarrizko elementua da ekonomian zein inuiten nortasunean.

Dokumental honetan, ekologistek hain normal bilakatu duten aldarrikapena beste ikuspuntu batetik aurkeztu nahi da, inuiten ikuspegitik. Bizi estilo hori ere aldarrikatu nahi dute bertako bizilagunek, kontu kulturala ere baita, ekologistek mantendu duten diskurtsoaren aurrean horrek ere sekulako eragin negatiboa izan baitu beren bizitzetan.

Angry Inuk (2016) filma Alethea Arnaquq-Baril zuzendariarena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button