LITERATURA

Urruzuno Literatura Lehiaketarako epea zabalik duzue

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2023-2024 ikasturteko Urruzuno Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki du. Otsailaren 29ra bitarte, euskarazko prosa zein poesia lanak aurkez daitezke. A kategorian Batxilergoko 1. eta 2. mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek parte har dezakete, eta B kategorian, berriz, DBHko 3. eta 4. mailakoak.

Aurkezten diren lan guztietatik, hogei lanik onenak sarituko dira, hamar kategoria bakoitzean, bost prosa-lan eta bost poesia-lan. Epaimahaiak honako irizpideak izango ditu kontua: irudimena eta sormena; testuaren ezaugarri literarioak; testuaren arintasuna eta koherentzia/kohesioa, eta hizkuntzaren erabilera zuzena eta aberastasuna.

Sarien ebazpena ekainean jakinaraziko diete interesatuei. Saria bost eguneko egonaldia izango da eta abuztuaren 26tik 30era egingo da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista eta Euskal Herriko toki gertu-gertutik ezagutuko dituzte.
Gazteek euskal idazle bat izango dute laguntzaile. Aurrekoaz gain, Hezkuntza Sailak liburu bat argitaratuko du saritutako lanekin, Sagastiberri bilduman.

Ikastetxeen eta irakasleen ahalegina aitortu eta eskertzeko asmoz, lan-kopururik handiena aurkeztu duten bost ikastetxeak ere saritu egingo dira. Idazleak Ikastetxeetan programako bina saio egiteko aukera izango dute ikastetxe horiek.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button