MUSIKA

Elorriok prest dauka aurtengo Musikaire Jaialdia

Uztailaren 5etik 28ra, Elorriok musika, dantza eta makina bat ikuskizun hartuko ditu bere plaza eta kaleetan (Lariz Jauregia, Arespakotxaga lorategia eta Aldapabeitia) Musikaire Jaialdiaren 24. edizioarekin.

“Ohi bezala, askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori baita azken urteetan udalak nahi izan duena; adin guztiak kontutan dituen eskaintza kulturala ekartzea gurera. Bertako taldeak izango ditugu, baina baita Peru, Mexiko edota Marokokoak ere. Gainera, emakumeek presentzia handia dute kartelean”.

Denetarik izango da egun hauetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, dantza garaikidearen ikuskizunak, eta Tapia eta Leturia Band, Olaia Inziarte, Sara Azurza eta beste musikari batzuk estilo guztiak haizatuko dituztenak, salsa afrobeat, trikiti, flamenko, jazz, pop, jazz, blues edo rocka..

Bihar bertan abiatuko da jaialdian, 22:30, Elizpean, Tapia eta Leturia bandarekin. Eta igandean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo maitagarriak arituko dira.

Egun guztietako saioak zertan diren: Musikaire.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button