ARTEA

“Elkarren artean” kontzeptuaz

Azkuna Zentroak otsailaren 21era arte ikusi ahalko den Ivan Gomezen La prospección de Kairós proiektu artistikoa aurkeztu du. Elkarlaneko ikerketarako egitura metodologiko bat da, elkarren artean kontzeptua berriz kokatzea du helburu.

Esperimentu hau 2020. urtean garatu eta hainbat kapitulutan artikulatzen da. Horrela kontatzen dute artistok: “0. kapituluan, Zer da Denkraum? lantalde bat osatu genuen, eta saiakuntza aktibo bat hasi genuen, Lantegia Azkuna Zentroko ideia-laborategian. Taldea  Andrea Alvarezek, Nieves Barrenetxeak, Bernarda Beñat G. Garciak, Lucia Pedregalek, Karen Rivasek, Ivan Uretak osatzen dute. Barne-prozesu horren ondoren proiektuaren parte publikoa abiatuko dugu BAT Espazioan, 1. kapitulua, Denkraum inauguratuz. 2. kapituluan, Mnemósineren lanpara izenekoan, hitzaldi-jardunaldi batzuk egingo ditugu azaroaren 25ean eta 26an izango dira”.

Hortaz, azaroaren 25ean, arratsaldean, izango da lehen jardunaldia: 16:30ean, Ivan Flores Arancibiaren aurkezpena, Una nube de intermitencias. Cartografías del “entre”. 17:30ean,  Aurora Fernandez Polancoren txanda, El “entre” como intervalo (venturas y desatinos warburgianos. Azkenik, 18:30ean, Bulegoa z/b kolektiboak hartuko du parte.

Bigarren jardunaldia azaroaren 26an izango da parte hartzaile hauekin: 16:30ean, Emma Ingala, El umbral; 17:30ean, Oriol Fontdevila, El sueño de la inmediación produce monstruos; eta 18:30ean, Juan Llano Borbolla / Adolfo Bimer, Del Noúmeno al Fenómeno (You, Kant, always get what you want) Folleto complete

Garaiko aurriak izena daraman 3. kapituluan beste praktika artistiko bat aurkeztuko da, “aurreko kapituluen dekonstrukziotik abiatuta lantalde berri baten eskutik”.

Ivan Gomez (Irun, 1984) artistaren piezak eta proiektuak MAMM museoan (Medellín), Vostell Malpartida Museoan (Caceres), La Casa Enpiztuta (Madril), Artelekun (Donostia) eta beste hiri batzuetan (Berlin, Brusela edo New York) erakutsi dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button