MUSIKA

“Ganbera-rock” zikloa egingo dute Bilboko La Fundicion aretoan

Bilboko La Fundición aretoan, Ganbera-rock izenburuko programa abiatuko dute hil honetan. Zikloaren xedea hauxe da: rock taldeek haien proposamenak formatu akustikoan erakuts dezatela.

Hala, hil honetan hiru banda arituko dira akustikoan: Urtarrilaren 28an, Last Fair Deal (Blues-rock, Bilbo); otsailaren 18an, Gari (Hertzainak taldeko kantari ohia, asteon, Gaizki moldatzen dira ikuskizun aurkeztu du Arriaga Antzokian), eta, azkenik, martxoaren 20an, The Fakeband (Folk, country eta pop-rock), Getxoko hainbat taldetan aritutako musikariak dira, tartean, John Wayne, Tulsa edo Smile).

Antolatzaileen aburuz, herri-musika urbanoa ganberako musika klasikoa entzuten den arreta berdinarekin entzun beharko litzateke. Hori dela eta, kontzertu-zikloa ez ezik, ikusleak hezteko proposamena ere bada.

Informazio gehiago: lafundicion.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button