LITERATURA

Elkar argitaletxearen azken lanak

Karlos Linazasoro idazleak Esaten dugun argia poemario berria argitaratu du, eta Irati Goikoetxeak, Igartza saria jaso ostean, Herriak ez du barkatuko izeneko lana. Biak Elkar argitaletxeak plazaratu ditu.

Linazasororen poemarioak bizitzaren ospakuntza bat luzatzen du, eta bertako poemak maitasunez eta argitasunez beteak, eta egilearen trebezia teknikoa erakusten digutenak, poesia-molde ezberdinetan moldatu ditu: sonetoak, haikuak eta abar.
Karlos Linazasoro filologoa da ikasketaz eta liburuzaina lanbidez, baina batez ere idazlea emankorra da, eta obra zabal eta maila handikoaren jabe da. Ia genero guztiak landu ditu: haur literatura, aforismoa, antzerkia, ipuin laburra eta poesia, batik bat.

Beste aldetik, Irati Goikoetxeak, Herriak ez du barkatuko narrazioa publikatu du.  Lanaren sinopsia, hauxe: ETAk aita hil zion Oihanari duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkala. Zauria bizirik du oraindik, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten; bere seme-alabei ere ez die ezer argirik kontatu, nahiz eta barruan sumatu on egingo liekeela denei. Ezustean, biktima ezberdinen lekukotasunak jasotzen dabilen antropologo baten deia jasoko du, ea berarekin bildu nahi duen.

Irati Goikoetxeak bere lehenengo eleberri honetan gai minbera bat sentiberatasunez landu du delikadeziaz eta emozioz. “Hitzen ukenduak ere balio duelako oinaze zaharrak leuntzeko, edertasunak ere lagundu dezakeelako pertsonak –eta herriak– hobeak egiten”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button