IKUS-ENTZUN

Elgoibarreko Zine Klubean, “Robot Dreams” film arrakastatsua

Robot Dreams (Robot ametsak) Pablo Berger zuzendari bilbotarraren animaziozko tragikomedia da. Filma Sara Varonen izen bereko komikian oinarrituta dago. Duela gutxi, Goya Sarietan lau izendapen lortu zituen, bi sari jasota, animaziozko film onenarena eta gidoi egokitu onenarena.

Cannesen aurkeztu ostean, Annecyko jaialdian Contrechamp Sari Handia eskuratu zuen Lokiz Films ekoiztetxe nafarraren eta Arcadia Motion Pictures kataluniarraren babespean sortutako Robot Dreams proiektuak, eta gerora, Toronto, Sitges eta Sevillako zinemaldietan erakutsi dute. Berriki, animaziozko film europar onena izendatu dute 36. Europako Zinemaren Sariketa-ekitaldian.

Bada gaur berton, hilak 14, Elgoibarreko Zine Klubean ikusteko aukera bikaina izango duzue. Eta 16an, Okendo Zinema Taldeak filma emango du Lasarte-Orian.
“DOG Manhattanen bizi den txakur bakarti bat da. Egun batean, robot bat eraikitzea erabakitzen du, lagun bat. Bere adiskidetasuna hazi egiten da, banaezin bihurtzeraino, laurogeiko hamarkadako New Yorkeko erritmoan. Udako gau batean, Dog, pena handiz, ROBOT utzi behar izan zuen hondartzan. Berriro elkartuko dira?

Duela gutxira arte, eta FANT jaialdiaren 30. urteurrena ospatzen hasteko, Amets bat marrazten erakusketa izan da Bilboko Ibaiondo-La Bolsa Udaltegian. Bertan, Pablo Berger zuzendari bilbotarraren Robot Ametsak film sarituaren sortze-prozesua ezagutu ahal izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button