
Gaurko Eztabaidak literaturarekin saioan, Iban Zaldua eta Elvira Navarro idazleak elkartuko dira eleberriari buruz berba egiteko, ea krisian dagoen edo ez argitzeko. Topaketa 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.
Bi adituak eleberriaren egungo egoera aztertuko dute eta bide horretan genero horren ustezko krisia benetako errealitatea ala pertzepzioa ote den saiatuko dira argitzen. Bide batez, eleberriaren erabilgarritasunaz edo irakurleen gustua edo generoen arteko mugaz ere arituko dira. Izan ere, Iban Zalduaren iritziz, “eleberria genero nagusia bilakatu baita akademikoen, kritikarien eta liburu saltzaileen artean”.
Elvira Navarro idazlea (Huelva, 1978) Filosofian lizentziatua da. Bereak dira, La ciudad en invierno (Caballo de Troya, 2007), La ciudad feliz (Mondadori, 2009), La trabajadora (Random House, 2014) eta Los últimos días de Adelaida García Morales (Random House, 2016) ere.
Iban Zaldua idazle ezaguna da gure artean. Lan dezente idatzi ditu euskaraz eta gaztelaniaz, eta ipuingintzan aritzen da batez ere. Berak idaztitakoak dira, adibidez, Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000); Etorkizuna (2005), edo Inon ez, inoiz ez (2014).



