LITERATURA

Eleberri Biografikoaz

Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literaturarekin ekimenaren beste hitzordu bat jasoko du gaur, 19:30ean, Jose Andres Rojo eta Manuel Vicent idazleekin, eleberri biografikoaren inguruan.

Elkarrizketak hilero burutzen dira, asteartez, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Topaketaren moderatzailea, Idoia Jauregi kazetaria, Radio Euskadiko aurkezleetako bat izango da.

Oraingo honetan, topaketak eleberri biografikoaren inguruko eztabaida proposatuko du. Horrela, gonbidatutako idazleek zenbait gairi buruz hitz egingo dute, eleberri biografikoa benetan existitzen den ala eleberri itxura duten biografiak baino ez diren, nola berezitu gertakari errealak edo kontakizuna erakargarriago egiteko makilatutako gertakariak diren, edo kronologiaren garrantzia, besteak beste. Beste zenbait gai ere aipatuko dira, idazleek biografien aurrean duten gero eta zaletasun handiagoa edo genero horretan espezializatuta dauden idazleen existentzia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button