BERTSOTAN

Lea-Artibai irabazle BBK Sariketako lehen saioan

Lea-Artibai eta Bilboaldeko taldeen arteko lehiarekin hasi zen atzo aurtengo Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketa, Markina-Xemeinen.
Irabazlea Lea-Artibai taldea izan zen atzo 433 punturekin, eta Bilboaldeko taldeak 375 puntu lortu zituen.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Gaur berton, Arratia eta Enkarterri taldeak arituko dira elkarren kontra Zallako Mimetiz herri ikastetxean.

Martxoaren 18an, Ipar Uribe eta Busturialdea lehiatuko dira, eta 19an, Durangaldea eta Lea-Artibai.

Martxoaren 28a, ostirala, izango da final handia Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button