ESZENA

Antzerki Arinaren I. Jardunaldiak

Urtarrilaren 10etik otsailaren 9ra bitartean, 6 Pabiloi, ZAWP eta Deustuko Erriberan Antzerki Arinaren I. Jardunaldiak burutuko dira. Data horietan, gehienez 20 minutuko pieza laburrak ikusi ahalko dira. Lanak taldeka edota bakoitza bere aldetik ikusi ahalko dira. Gero, publikoak 4 piezarik onenak aukeratuko ditu otsailaren 7, 8 eta 9an berriz eszenaratzeko.

Honakoak dira jardunaldi hauetarako onartu diren lan laburrak: Yo en mi tiempo libre hago lo que quiero (Josu Angulo, Rodrigo Casillas); Lo ínclito de tu drama (Yannick Vergara, Xabi Ortuzar. Zuzendaria, Erik Leal); Prohibido soñar despierto (Gabriel Ocina, Olga Martinez. Zuzendaria, Leire Ucha); Diez (Leyre Berrocal, Izaskun Barroso. Zuzendaria, Ana Cristina Camara); Una Penélope cualquiera (Ane Pikaza, Sara G. Marín. Zuzendariak, Ilam Zurko, Juana Lor); Con quién hablas (Mikel Losada, Olatz Ganboa. Zuzendaria, Patxi Gandarias); La Chistera (Almudena Ardit, Ivan Bilbao. Zuzendaria, Ines de Leon); Bienes y Propiedades (Miriam Martin, Mikel Martin. Zuzendaria, David Gonzalez)

Beste aldetik, Espinazo o callos (Pez Limbo Creaciones) eta Bienestar (Radio Teatro) izango dira lan gonbidatuak.

Egutegi definitiboa laster batean jakinaraziko dute bertako antolatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button