LITERATURA

EKE-Elkar literatura beka abian da

Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera animatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka sortzea erabaki dute. Beka berri horrek Gazteluma beka ordezkatuko du eta bi urteetatik behin antolatuko da. 2021eko deialdi honentzat, komikia edo nobela grafikoa da aukeratu den generoa. Hurrengorako idazlanaren generoa aldatuko da. Bekak 6.000 euroko diru kopurua izango du.

Deialdian Iparraldeko edonork parte har dezake, adin mugarik gabe. Deialdi honen generoa komikia izanik, egitasmoaren egileak bi pertsona edo gehiago baldin badira (idazlea eta ilustratzailea), bat gutxienez Iparraldekoa izanen da (Iparraldean jaioa edota bizi dena).

Landu nahi duen proiektuaren aipamen laburra bidaliko da, 2-4 orrialdekoa, ezaugarri nagusiak agertuz, hala nola, luzera, estiloa, zergatiak, iturriak, egitura, helburua edo egoki idurituko zaion beste edozein xehetasun.

Lana bidaltzeko azken eguna maiatzaren 31 da, eta ondoko helbidera igorri beharko da: Elkar argitaletxea. 9 Gouverneurs karrika. 64100 Baiona.

Irabazleak, izendapena eskuratu eta gehienez 2022eko martxoaren 31ra arteko epea izango du proiektu amaitzeko.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button