
Otsailak 17tik martxoaren 31era egingo dira Eibarko XXXV. Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak.
Eibarko Antzerki Jardunaldiek hogeita hamabost urte betetzen dituzte, eta hori dela eta, arreta berezia jarriko dute antolatzaileek edizio hau apartekoa izan dadin.
Jardunaldiek nortasuna eman zioten parametroak mantentzen dituzte. Estilo ezberdin, produkzio eskala anitz eta hainbat gairi arreta jarriz, denboraldi bakoitzeko antzerki ikuskizun hoberenak aukeratu eta mota guztietako ikusleengana gerturatzeko xedearekin artikulatu ziren.
Aipatzekoa da jardunaldietara joan nahi dutenentzat aukerak erraztu asmoz, ospakizun datak handiagotu egin direla, emanaldi egunak hobetuz.
Programatu direnen artean honakoak dituzue. Lehen egunean, Juan Carlos Rubiok El Teatro Sin Actores hitzaldia egingo du; Txalo taldeak Hil Arte Bizi lana eszenaratuko du; Berto Romero konpainiak La Apoteosis Necia eramango du; Teatro Do Chapitok, Perro que muere no ladra eta Mirage taldeak Lazaro egingo du.



