ESZENA

“Eibarko Antzerki Jardunaldiak” datorren hilean hasiko dira

Eibarko Antzerki Jardunaldien 50. edizioa izango da  aurtengoa. Otsailean eta martxoan antzezlan dezente ikusteko parada egongo da. Makina bat gaztelaniaz eta apur batzuk euskaraz.

“Urtez urte antzerki eta kulturaren hedapenaren laguntzan baliotsuak izaten saiatzen gara, baita herritarrei euren aisialdirako aukera ezberdin bat eskaintzen ere. Ez dago esan beharrik aurten ere bertan izango ditugula antzerkigintza munduko ikuskizun adierazgarrienak, bai gure ingurukoak, bai kanpoko antzoki handietan arrakasta esanguratsua jaso izan dutenak ere”.

Otsailaren 21an, euskarazko lehen saioa izango da Ez dok hiru proposamenarekin. Euskal antzerkigintzan eskarmentu luzea duen Tartean Teatro konpainiak aurkezten du Jokin Oregi, Patxo Telleria eta Mikel Martinezek bultzatzen duten egitasmoa. Ez dok hiru jaio zen euskara, hitza, umorea eta antzerkia irmotzeko asmoarekin. Talde honek egiten duen apustua euskal kultura eta antzerkiaren alde nabaria da eta jaso duen aitorpena guztiz bidezkoa: Max Sari batzuk, Donosti Antzerki Saria, Ercilla Saria… Euskal kantutegian oinarritutako ikuskizun hau, Patxo Telleriaren testuarekin eta beste taldekideen ekarpen eta ideiekin osatu da. Tartean konpainiaren estilo eta formarekin eraman da oholtzara: zentzugabea, nahasgarria batzuetan, beti barregarria eta maitasun eta sentimendu osoarekin musikarekiko. Euskal folklore musikala ondare ederra da, gure memoria historikoaren altxorra.

Euskarazko programazioa honako talde eta lanekin osatuko da: Hika Teatroren Txarriboda; Teatro Gorakadaren Ulises-en bidaia;  eta Vaiven Produccionesen Sherezade eta tipularen azalak.

Beste proposamen guztiak gaztelaniazko ekitaldiak dira. Horien gaineko informazioa ere hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button