BESTELAKOAK

Musika talde handienen kartelak

Bilbao BBK Live jaialdia eskerga dela-eta, bertan parte hartuko duten taldeei buruzko erakusketa kolektibo bat antolatu da zaleen gozamenerako.

Kartelen erakusketa kolektiboak Printing Hop! izena du, eta atzotik, uztailaren 7tik, 12a bitarte ikusi ahalko da Bilboko BBK Aretoan. Bertan 45 artisten 45 obra ikusgarri daude begiztatzeko.

Juan Díaz-Faes, Lorenzo Montatore, Paula Bonet, Ricardo Cavolo, David Whittle, Néstor F, Amaia Arrazola Illustration, Pinta Chan, Juan Anaya, Patricio Oliver, Juan Roller edo Minuskula bezalako artisten lanak egongo dira ikusgai, eta hortaz, beren eskutik, Band Of Horses, Belako, Bigott, Conor Oberst, Crystal Fighters, El Columpio Asesino, Dorian, Franz Ferdinad, Phoenix, The Black Keys, The Prodigy, The Lumineers edo Vetusta Morla taldeen irudiekin gozatu ahalko dituzue.

Horrezaz gainera, ostegun honetan, uztailaren 10ean, 13:00etan, BBK Aretoaren kanpoaldean, sorpresa izaerako kontzertu bat egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button