ESZENA

Antzerki sormen ikastaroa Errenteriako Antzerki Labean

Urritik ekainera luzatuko da Errenteriako Niessen kulturgunean Dejabu panpin laborategiak antolatutako ikastaroak. Esperientziadun antzezle zein sortzaileei zuzenduta dago, eta  izen ematea zabalik egongo da irailaren 25a arte.

Ikastaroan, eta Arkaitz Gartziandia irakaslearen laguntzarekin, ikasleek astean behin, antzerki eremu ezberdinetan murgiltzeko aukera izango dute. Tragediaren, bufoien edota clownaren munduan sakontzeko baliabideak eskainiko zaizkie ikasleei, eta modu horretan ikasleek euren antzerki piezak sortu ahalko dituzte, kolektiboki. Antolatzaileen arabera, ”antzezpenaz gain, antzerki idazketan eta zuzendaritzan trebatzeko aproposa da ikastaroa”.

Antzerki Labeak antzerkia sortzen ikasteko gogoz dabiltzan sortzaileentzat zuzentzen du ikastaro espezializatu hori, eta nola ez, antzerkiaren munduaren ikuspegia zabaldu nahi duten ororentzat ateak zabalik daude.

Informazio guztia: www.antzerkilabea.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button