LITERATURA

Literatura, ilustrazioa eta jolasa uztartzen dituzten aretoak Gipuzkoan barrena

Irudiz Irudi liburu ibiltari aretoak ilustratzaileen lana haurrei gerturatzeko helburua du. Bertan, haurrek zenbait ipuin ilustratzen dituzte, horretarako dinamizatzaile batek ilustrazio teknika ezberdinak erakusten dizkielarik. Ekimenean 20 lagunetako taldeak izaten dira. Talde txikiak egin behar dituelako bertako lanak. Horrez gain, bertaratzen diren haurrek hainbat album ilustratu ezagutzeko parada dute. Eta bide batez liburu bat sortzearen prozesuaz jabetzeko aukera izaten dute.

Aurten, Gipuzkoako 4 herritan izango da ikusgai eta bisitagai. Urtarrilaren 10etik 14ra hain zuzen, esaterako, Eibargo liburutegian izan da. Egun horietan zehar, guztira 10 saio eskaini ditu Miren Gonzalez pintora eta dinamizatzaileak. Martxoaren 14tik 28ra bitartean berriz, Oiartzungo liburutegian izango da aretoa. Bertan, guztira, 22 haur talde joango dira aretoa bisitatzera. Apirilaren 4tik 8ra berriz, Andoaingo liburutegian izango da aretoa eta bertan beste 10 saio egingo dira.

Bestalde, Letren Leihotik ekimenak literatura eta jolasa lotzen ditu. Areto literario honetan elkarrekintzazko jolasak garatzen dira haurrekin batera. Bertan hainbat egitura manipulatzen dira modu ludiko bat erabiliz, tartean, ipuinak entzun, aho-korapiloak errepikatu, olerkiak osatu, igarkizunak asmatu, eta elkarrizketak antzeztu. Martxoaren 7tik 11ra bitartean, Ordiziako Liburutegian paratuko da eta bertan 10 saio eskainiko dira. Apirilaren 4tik 8ra berriz, Itsasondoko liburutegian izango da, beste 10 saio eskainiko direlarik.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button