MUSIKA

“Bernaola” zikloa, musika garaikideari eskainia

Aurten, musika garaikidearen inguruko Bernaola jaialdia denbora tarte zabalagoan gauzatuko da, urritik otsailera bitartean, eta guztira hamabost kontzertu egingo dira, “sorkuntza berriko musika garaikideari eskainiak, eta horretarako bereziki sortutako lanen estreinaldi garrantzitsuekin”.

Antolatzaileek jakinarazi duten moduan, euskal artistek protagonismo handia dute izango dute programazioan, “ibilbide luzeko taldeak ikusiko ditugu, hala nola Ensemble Kuraia”. Horretaz gain talde berrien ekitaldiak ere programatu dituzte, adibidez, “nazioarteko proiekzio handiko artista gazteek osatutako AkarTia hirukotearen mundu mailako aurkezpena: Pascal Gaigne konpositore handiaren obra bat estreinatuko dute, zinemarako soinu banda bikainengatik oso ezaguna dena”.

Mundu musikal horretako emanaldiak ere ondu dituzte puntako artistekin,  tartean, Phil Minton eta Isabelle Duthoit abeslariak eta Julyen Hamilton dantzaria, Zuriñe Benavente eta Dzast Ahotsak abesbatza.
Beste aldetik, Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleek ekoizpen propioak aurkeztuko dituzte, hala nola, Akusma, musika elektroakustikoari eskainia; AmetsOlak, txalaparta protagonista hartuta; eta Ensemble Sinkro, Gasteizko konpositoreen estreinaldiekin.

Zikloaren lehen protagonista Ensemble Kuraia taldea izango da larunbat honetan. Beste hitzorduen kokalekuak, datak eta ordutegiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button