IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekaren urriko programazioa

Ziklo interesgarriak ondu dituzte Nafarroako Filmotekan. Alfredo Landa aktore polifazetikoari eskainitako zikloari bukaera emateko Nafarroako Filmotekak bost film luze pantailaratuko ditu hil honetan, eta bestetik japoniar zinemaren gaineko beste ziklo bat hastear dago .

Hala, gaur, urriak 2, asteazkenean, José Luis Cuerdaren El bosque animado (1987) pantailaratuko da. Lan honek 5 Goya Sari eskuratu zituen.

Urriaren 9an, Augusto Martínezek zuzendutako El pecador impecable (1987) filma ikusi ahalko da. Urriaren 16an, Manuel Gutierrez Aragonek egindako El rey del río (1995), eta urriaren 23an, Miguel Hermosok zuzendutako La luz prodigiosa (2003) ikusiko dira. Zikloari amaiera emateko, Landak aktore gisa egindako azken pelikula pantailaratuko da, La luz de domingo (2007), José Luis Garcik zuzendua.

Ziklo bat amaitu eta beste bat hasi egingo da, eta japoniar zinemaren bigarren urrezko aroari buruzko ziklo bat prestatu da bertan. Ozu, Mizoguchi, Kurosawa eta Kinoshita zuzendarien lanak ikusi ahalko dira.

Hala, Yasujiro Ozuk egindako Cuentos de Tokio (1953) filma izango da zikloko lehena, urriaren 3an, ostegunean. 1954an Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia eskuratu zuen filma, Kenji Mizoguchiren El intendente Sansho (1954) urriaren 10ean emango da.
Urriaren 17an, Akira Kurosawak zuzendutako Los siete samuráis (1953) film famatua pantailaratuko da. Lan honek Veneziako Mostran Zilarrezko Lehoia eta Oscar sarietarako bi izendapen jaso zituen.

Urriaren 24an, amaituko da zikloa Keisuke Kinoshitak egindako La balada de Narayama (1958) lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button