MUSIKA

George Harrisonen “The Concert for Bangladesh”, minbizia duten haur bizkaitarrean alde

Beatles taldeko kide George Harrison eta Ravi Shankar musikari indiarrak The Concert for Bangladesh izenburuko kontzertua egin zuten 1971n, Pakistango ekialdeko, egungo Bangladesh herrian, errefuxiatuei laguntzeko asmoz. Bada, ostiralean, Bilboko Fever aretoan, 21:30ean, kontzertu bera egingo dute Bizkaiko zenbait musikarik, La Cuadri del Hospi haur-minbiziaren kontrako Bizkaiko elkartearentzat dirua biltzeko xedearekin.

Oholtzan izango direnak ibilbide luzeko musikari prestigiotsuak dira: Lázaro Anasagasti eta Natxo Beltrán bateria-jotzaileak; Gonzalo Portugal, Alvaro Segovia eta Daniel Merino gitarra-jotzaileak; Jokin Salaverria (baxua); Alex Blasco (organoa); Diego LasHeras (pianoa), Sara Iñiguez, Inés Goñi eta Saúl Santolaria (koruak) eta Willy Garcia, Fernan Gerrikagoitia eta Gorka Carralero musikariek osatutako haize-atala.

Aurretik, Gorka Huarte (Gandharva) arituko da bere shitarrarekin, eta gonbidatu batzuk ere izango dira agertokian: Iñigo L. Agudo (Quaoar), Miguel Moral (Highlights), Alfredo Niharra (Lee Perk), The Fakeband…

Kontzertuaren ostean, Afterparty-a izango da disko jartzaileekin. Emanaldiari buruzko informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button