BESTELAKOAK

“Argi-hizkiak”, irudiak eta euskarazko testuak

Argazkiak ardatz dituzten euskarazko testu laburren lehiaketa atondu dute Egizu Getxo euskaldun elkarteak, Uk aldizkariak, Getxophoto ekimenak eta Getxoko Udalak. Ekimenean parte hartzeko epemuga maiatzak 31 da.

Lehiaketan 16 urtetik gorako nornahik parte har dezake, Getxon erroldatuta egon ala ez. Testu oro argazki bat izango du aztergai (argazkiak  www.egizu.org/literatura/argihizkiak helbidean jasoko dira), eta egileak esan beharko du zein den hautatutako argazkia.

Bi atal izango ditu lehiaketak: sms bidezkoa (160 karaktere gehienez) eta posta elektroniko bidezkoa (100 hitz gehienez). Testuak euskaraz idatzita egon beharko dute, euskara batuan edo edozein euskalkitan. Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa…).

Lehiaketaren gaineko zehaztasun guztiak egizu.org webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button