ARTEA

Veronica Domingoren zuri eta beltzezko antologia piktorikoa

Veronica Domingo Alonso (Getxo, 1989) artistaren Antologia izenburuko erakusketa paratu dute Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan, maiatzaren 25era arte.

Antologia lan sorta baten bilduma da, eta ardatz baten inguruan bi teknika uztartzen dira: tinta eta papera. Emaitza, obra iluna da, zuri eta beltzezkoa, baina, era berean, iradokitzailea eta misteriotsua, lanbrotsua. Pintzeladek eragindako erritmo, mugimendu eta armoniekin osatutako lanak dira.

Zazpi urterekin hasi zen artearen munduan bizkaitarra, Jose Luis Agirreren eskutik. Harrezkeroztik, bizitza osoa eman du artean. Ingalaterran ikasi zuen Arte Ederrak, eta makina bat erakusketa egin ditu: Frantzian, Ingalaterran, Eskozian…

Tokia, espazio eta lurraldea dira bere obraren hiru ardatz nagusiak, bai eta espazioa eta absentzia ere; horretarako, marrazkia eta pintura erabiltzen ditu. Bi horiek balio absolutua hartzen dute marko konplexu eta abstraktu baten eraikuntzan. Bere esperimentazio bisualean bestelako diziplinek ere parte hartzen dute: grabatua, argazkigintza…

Nontzeberriko Emakume Artistak atalean, Veronicari buruzko informazio gehiago dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button