ESZENA

Egitarau oparoa ondu da ekainerako, Pabellon 6 aretoan

Bilboko Pabellon 6 aretoak ekaineko programazioa iragarri du. Hala, ekainaren  6, 7, 8, 9 eta ondorengo bi asteburuetan ere, antzezlan andana ondu ditu.

Hala, Candy Land antzezlanak emango dio hasiera programazioari. Ana Woolf argentinarrak zuzendutako obra da eta Sofia Monsalve, Danimarkako Odin Teatret konpainiako antzezle ohiak izango du interpretazioaren ardura.  Hitzordua, ekainaren 6an, 20:30ean izango da. Obra honek errugabetasuna galtzeari, desagertutakoen hutsuneari eta emakume baten bizitzako indarkeria politikoari buruz hitz egiten du, oso hizkera poetikoa erabiliz eta formatu ertain-txikiko eszenaratze delikatu eta intimoan jarriaz.

Antzerki amateurraren txanda izango da hurrengo emankizunekin. Hala, bigarren hitzordua, ekainaren 7an, 20:00etan, Atakados konpainiaren eskutik, ¡Hoy milagro! obra aurkeztuko da. Eta ekainaren 8an, larunbatean, 20:00etatik aurrera, Isla De Sirenas & Pic-Nic antzezlana, BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia konpainiaren eskutik. Bertan, bere laugarren promozioaren lana aurkeztuko du ikastegiak, ordu erdiko bi pieza laburren formatuan: Fernando Arrabalen Pic-nic (1962) eta Fer Montoyaren Sirenas uhartea (2018), genero ezberdineko bi lan, mezu sozial definitua dutenak.

Ekainaren 9an, antzerki amateurrarekin jarraituz, Te invitamos a cenar aurkeztuko du Teatro del Cuarto konpainiak, 19:00etan hasita. Bertan, lanaren izenburuak esaten duen gisan, antzerkia eta gastronomia uztartuko dira.

Ekaineko egitarauak hurrengo asteetan ere izango du jarraipena. Hala, ekainaren 14 eta 15ean, Rebelión En La Granja antzezlana ikusteko aukera egongo da 20:00etatik aurrera; Juego de damas konpainiaren eskutik Área De Servicio antzezlana ekainaren 16an, 19:00etan; Luna Llena konpainiak, ekainaren 21ean, eta 20:00etan, Hoy no leas el Horóscopo antzezlana dakar; eta Siroko teatroaren Bernarda 5.0., eta Kaleka Teatroaren Brumas Vespertinas antzerki amateurrek itxiko dute egitaraua.

Informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button