
Territorios y colores izeneko erakusketa abiatu du Angela Garcia artistak Bilboko Aritza galerian.
Berak honela esplikatzen du bere lanaren nondik norakoak: “Lorratzak bilatu ditut, behinolako eraikuntza-teknologia ez direnak, hizkuntzaz edota estiloaz hitz egiten ez duten lorratzak, iraganeko arkitekturak berriz eraikitzeko prest ez dauden lorratzak. Arkitektura horien pean garatu ziren bizitzaren lorratzak bilatu ditut, maite, gorrotatu, sentitu zuten gizon-emakumeen lorratzak, boterea zoriontasuna edota atsekabea topatu zutenen lorratzak. Guk geuk jaso dugun kultura, eta orain mantentzen aritzen garena.”
Angela Garcia artistaren erakusketa azaroaren 9ra bitartean ikusi ahalko da.
Beste aldetik, Windsor galeriak, Dora Salazar artistaren Un paseo por Bilbao izenburuko erakusketa zabaldu du.
Artistak eskegi dituen panoramiketan denbora ezberdinen gehitze dago, baina zehaztasunez begiratuz gero, collagea deskubritzen da eta oinarri kubistak. Irudien zatiak ardatza dira lekuaren gaineko xehetasunak emateko orduan.
Paisaiok utopia inpresionista partekatzen dute. Abiapuntua kalea da, hori da tokia eta argazkiko unea. Gero estudiora joan eta eraikuntza hasten da, uneak metatuz, harik eta iraganera eramaten gaituen panoramika lortzen den arte.
Dora Salazaren lanak azaroaren 15era bitartean erakutsiko dira.



