LITERATURA

Iñaki Irasizabalek “Aita gurea” argitaratu du

Nontzeberrin, Iñaki Irasizabalek argitaraturiko Aita gurea (Elkar) liburua jaso dugu. Portada engranajez beterik ikusi dugu eta atzeko orrialdean hauxe irakurri:  Autogintzarako piezak fabrikatzen dituen lantegi txiki bat. Bi enpresari. Haien familiak, tartean Down sindromea duen seme bat, alaba jonki ohi bat. Prentsa hidraulikoak, trokelak, matrizeak… eta makina horiek guztiak erabiltzen zenbait behargin, zahar eta gazte, nor bere arazo eta ametsekin baina denak ere beren lanpostua galtzeko beldurrez.
Eta horien guztien artean, kontrajartzeak, gaizki-ulertuak, etsaigoak, istripuak, lapurretak eta hainbat heriotza, nahita zein nahi gabe eragindakoak. Eleberri beltzean espezializatu da Iñaki Irasizabal, krimenean baino arreta gehiago jarriz beti gizartearen argi-ilunetan. Oraingo nobelaren berezitasuna da zein barrutik eta modu sinesgarrian erakusten digun lanaren mundua: industriako enpresa baten gorabeherak, langileen arteko harremanak… Eta horiez gain, familia-loturen indarra, droga giroaren itzalak… “

Iñaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Bereak dira Burua txoriz beterik (Augustin Zubikarai nobela laburren saria), Mendaroko txokolatea, Gu bezalako heroiak, Igelak benetan hiltzen dira, Orbe auziaren ingurukoak, Bizkartzainaren lehentasunak, Odolaren deia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button