MUSIKA

Ecstatic Vision taldearen psikodelia pisutsua, Bonberenean

Tolosako Bonberenean izango da bihar, 20:00etatik aurrera, heavy-pshych kraut rock estiloan murgilduta dabilen Ecstatic Vision talde estatubatuar potentea. Hirukoteak Raw Rock Fury (2017, Relapse Records) diskoa aurkeztuko du.

Bere lehen diskoa, Sonic Praise (2015) uste litekeenaren kontra, disko prefektu eta borobila izan zen, lan handia, diskotzarra. Philadelphiatik etorritako Sonic Praise lan luzea da hori, eta Relapse Records (Neurosis, Mastodon,..) etxeak kaleratu zuen.

Taldearen grabazioen soinua itzela da, eta oso doinu interesgarriak sortzen ditu Hawkwind, Amon Duul 2, Olatunji, edo Aphrodites Child taldeen eraginpean. Psikodelia, kraut rock, afro-beat estiloko zertzeladak eta The Stooges talde mitikoaren ondarean errotutako rock basatia eta gordina.

Orain, bigarren grabazioa aurkeztera etorri dira estatubatuarrak, Raw Rock Fury (2017, Relapse Records).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.