ARTEA

Durangoren kontra egindako bonbardaketa, argazkietan

1937an Durangoren kontra egindako bonbardaketa faxista argazkietan duzue, Durangoko Arte eta Historia Museoan, maiatzaren 30era arte.

Durangoren kontrako bonbardaketa faxistak egin zirenetik 84 urte pasatu ostean, bazen garaia 1937ko martxoaren 31ko eta hurrengo egunetako aireko erasoen argazkiak atera zituen errepublikazaleari aurpegia jartzeko. Orain arte bere argazkiak ikusi direnean, elkarteen edo artxiboen izenak agertu izan dira sinatzailetzat.
Mauro Saravia argazkilariaren eta Iban Gorriti kazetariaren lanari esker orain argazki horien egilea nor den jakin ahal izan dugu: Jose Maria Anzola bilbotarra da, Otxandiano batailoiko gudaria, Malato batailoiko gudarien komandantea, eta inteligentzia amerikarrerako espia Bigarren Mundu Gerran zehar.
Bando errepublikazale euskalduneko argazkilari bakanetako bat izan zen Anzola (Antzola izenez sinatzen zuena). Argazkilari gehienak etsaiak ziren, eta beren komunikabideetan iruzur egiteko ateratzen zituzten argazkiak.

Erakusketa honek beste ikuspegi bat erakusten du. Lehen aldiz egongo dira ikusgai Durangon 1937an egin ziren eta egileak berak Caracasen erbesteratuta egon zenean errebelatu zituen argazkiak, Euzko Deian argitaratutakoak.
84 urte geroago, Durangora itzuli dira, zikloa itxiz, eta nolabait, omenaldia eginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button